Lisis, en guerra Aristofanesen Lisistrata obraren egokitzapena da. Komedia gisa eginiko antzerki-lana da. Antzerkigileak emakumeek historian egindako lehen sexu-greba deskribatzen du, eta K.a. 411. urtean antzeztu zen lehen aldiz. Atenasen eta Espartaren arteko etengabeko borroken ondorioz, emakumeek sexu-grebari ekitea erabaki zuten, gizonek armak utz zitzaten. Lisistrata izan zen abstinentzia sexual horren buru. Gai izango ote dira gizonak abstinentziari aurre egiteko? Lortuko al dute emakumeek beren helburua?
Fitxa artistikoa:
TROUPPE TEATRO Esther Lobatok 2020an Algortan emandako Antzerki Tailer batetik sortu zen. Hasierako talde horrek, Euskal Herriko espazio askotan hainbat obra antzeztu ondoren, Trouppe Teatro izena hartuta, antzerki-talde gisa sendotzeko erabakia hartu zuen, euren prestakuntza-prozesuarekin jarraitzeko eta antzerki-lanak sortu eta antzezteko. Taldea 9 emakume amateurrek osatzen dute, motibazio bera dutenak: ilusioa, antzerkiarekiko maitasuna eta dibertitzeko, ikasteko eta sortzeko gogoa. Bere sorreratik, taldeak “Sólo tú sabrás si lo hicimos” eta “Lisistrata” lanak antzeztu ditu.