Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Literatura topaketa: «Idazteaz beste: literaturaz, hitz esanaz eta zuzeneko emanaldiez»

marzo 26

Elkarrizketatuen esperientziatik abiatuta, ahozkotasunaren, perfomancearen eta zuzeneko hitzaren arteko harremanak aztertuko ditugu elkarrizketa honetan.

Gonbidatuak: Edurne Azkarate (besteak beste, Formol antzerki taldeko kidea) eta Eider Adeletx eta Ane Zubeldia (besteak beste, Mejillon Tigre kolektiboko kideak).

Idazteaz beste Mikel Ayerbek zuzendutako euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetan datza.

Mikel Ayerbe Sudupe (Azpeitia, 1980). Literatura Konparatuan eta Literatur ikasketetan Doktorea eta EHUko irakaslea, literatura-kritikaria eta literaturaren inguruko hainbat ekimenen partaidea, besteak beste. Baina horien guztien aurretik eta ondoren, irakurlea; irakurle porrokatua.

Local

Salburua Gizarte Etxeko Liburutegia – (Salburua Gizarte Etxeko Helduen Liburutegia)
Bratislava Etorbidea, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España