Bulego egungo euskal musika eszenako pop talde erreferentea da. Sortu zenetik, taldeak etengabe lan egin du bide berriak irekitzeko eta euskarazko musika ohiko mugetatik haratago eramateko. Azkoitiko taldeak azaroan urtebete baino gehiagoko etenaldia egingo du, atsedena hartzeko eta ideia berriak lantzeko.
Geldialdiaren aurretik, Bulegok bere lehen bira egingo du Estatu Batuetan, «Aldatu Aurretik Tour«-aren barruan, San Frantzisko, Bakersfield eta Boise bezalako hiriak bisitatuz.