Donostiako Arte Eszenikoen Tailerraren eskutik hiru emanaldi izango dira:
Yo no digo nada / Ez dut ezer esango (elebiduna).
Bizitza osoan zehar gurekin dauden mamuak agerian utziko ditugu. Lehenengo aldiek markatu egiten gaituzte, modak ito egiten gaitu eta hipokresiak dena zikintzen du.
Post-apokalipti-klown (elebiduna).
Denbora pixka bat igaro da kataklismotik. Planetak ezin zuen gehiago jasan. Ausart gutxi batzuk bakarrik moldatzea lortu zuten… Noski, mutazio bat jasan zuten: orain sudurra gorria dute.
Adimen artifizialaren porrotaren ostean, azkenean, tontotasun naturalaren aroa iritsi da…
Las bicicletas son para el verano / Bizikletak udararako dira (elebiduna)
1936ko udara. Familia baten eta haien bizilagunen bizitza goitik behera aldatuko da gerra zibila piztearen ondorioz. Fernando Fernan Gomezek idatzitako obra.