Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Zirkulu kuantikoa: «Futuros»

febrero 5

Kuantika, unibertsoaren ulermena eta informazioaren prozesamendua eraldatzeko duen gaitasunarekin, zeharkakoa eta disziplinartekoa den elkarrizketa zirraragarri baten erdigunean dago. Baita Donostian ere. Zirkulu Kuantikoa, honenbestez, zientzia-teoria horrek eta bere alderdi teknologikoak dakartzan hainbat inplikazio eta etorkizun posibleei buruz solasteko hilean behin egiten den mahai-inguru formatuko topaketa da. Zaletuak, zenbait arlotako adituak eta jende ikusbera, oro har, biltzen dituen pentsamedu partekaturako espazio honek, pasioa zein jakin-mina ditu eragile nagusi. 

*Donostia International Physics Center-ekin (DIPC) elkarlanean sortutako programa da Zirkulu kuantikoa. 

Otsailak 5 – Etorkizunak

Neurozientzia, adimen artifiziala, fusio nuklearra, sare adimendunak, bizitza artifiziala (eta estralurtarra)… Zer ekarriko digu 2025ak? 

Kuantikaren urtea mendebaldeko gizartearen egokitzapen-unerik garrantzitsuena ere izango da. Jasangarritasuna, elkartasuna eta, batez ere, herrien eta herrialdeen eta gure bizitzak iraulita dituzten teknologien arteko bizikidetza uztartu al ditzakegu?

Local

Tabakalera – (Erakusketa gela nagusia)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España