Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«HIT ME IF I?M PRETTY edo printzesa modernoa»

febrero 15 - febrero 16

  • ADI: pieza honek irudi estroboskopikoak, indarkeria, sexu-eduki esplizitua, hitz iraingarriak eta gogaikarriak izan daitezkeen soinuak ditu.
  • Gomendatutako adina: +18 urte

«HIT ME IF I’M PRETTY edo printzesa modernoa bakarlan performatikoa da, non Nicolas Maquiavelo eta Antonio Gramsciren printze irudia feminizatu eta sexualizatu baitzen, ederra bezain oldarkor, maitatu eta ikaragarria, hegemoniko eta kontrahegemonikoa den printzesa interpretatuz, mundua ezagutu eta ulertu, maitasuna eta sexua zer diren jakin, eta desengainatu, umiliatu eta traizionatua izan ondoren, bere gaztelura itzuli eta alderdi iraultzailearen zerbitzura desiratuaren (bere botere politikoa eta limurtzeko ahalmena) subiranotasuna aldarrikatzen duena.

Berezko hiztegi militarra, hipotetikoa, politikoki eta estetikoki irudikatua, hedatuz, femeninotasuna historikoki zehaztutako dimentsiotzat aurkeztu zuen, deseraikitzera bideratua ez dena, ezta, soilik, bere ukaziora ere, baizik eta aurrera egitera bere kritikaren bidez, sozialki “neskekin” lotutako guztia hala izan ez denaren baitaratze edota konkistaren dialektikarekin batera azalduz: zaurgarritasunetik oldarkortasunera, kolore arrosatik guda batean isuritako etsaiaren odolera. Beraz, nire printzesa modernoa handinahikeriaz erakusten da, baina baita samindua eta bere maila, bere mota eta bere klasearen kontziente izaki, eta jakinik, indarkeria, edertasuna bezalaxe, erasorako eta autodefentsarako arma legitimoa izan daitekeela sistema kapitalista batean bere sentimenduak, pentsamenduak eta eginak merkaturatzea eta haur kontutzat hartzea dakarren jazarpenaren aurka.» (Juana Dolores)

Fitxa artistikoa: 

  • Egiletza (zuzendaritza, dramaturgia, interpretazioa): Juana Dolores
  • Zuzendaritza-laguntzailea: Amanda G. Eleuterio
  • Ikus-entzunezko diseinua: Amanda G. Eleuterio (Mordisco Estudio)
  • Ikus-entzunezko diseinu teknikoa: Martin Elena
  • Soinu-diseinua: Modest Ferrer (ETM)
  • Akonpainamendu artistikoa: Sandy Moldavia
  • Argazkia: Amanda G. Eleuterio
  • Ekoizpena: CASTILLO DE DIAMANTE
  • Koprodukzioa: Teatre L’Artesà (2021), Temporada Alta (2022), Festival Grec (2023)??Nork lagundua: ICUB institutuaren (Institut de Cultura de l’Ajuntament de Barcelona) eta ICEC institutuaren (Institut Català de les Empreses Culturals – Kultura Saila, Kataluniako Generalitatea) Crea Beka 2021.

 

Local

La Fundición y Paseo de AbandoIbarra
Bilbao, Bizkaia 020 España