Behar dugunaren gakoak ematen dizkigun mapa bat daramagu inprimatuta gure baitan: gure biologia, ingurunea, klima, familiaren herentzia, gure emozioek eta gorputzak xuxurlatzen digute zer behar duten ondo sentitzeko, begiratu eta ulertu besterik ez dugu egin behar.
Haurrentzat diseinatutako tailer praktiko eta dibertigarria. Bertan, arnasketa kontzienteko eta mindfulnesseko praktikak egingo ditugu, gure emozioak egunerokoan orekatzeko eta ulertzeko, eta geure buruarekin eta besteekin harreman hobea izateko. 2030 Agendaren garapen jasangarriko helburuak (GJH) jasotzen dira, honako gai hauei buruzkoak: osasuna eta ongizatea (GJH 3) eta kalitateko hezkuntza (GJH 4).
Emailea: Sara Pérez
Izena ematea, abenduaren 26tik aurrera