«HAZIAK» liburua aurkeztuko du, Miguel Arribasek, otsailaren 13an Aramaioko kultur etxean.
«Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazien inguruko ikuspegi politikoa» uztartu dituzte Miguel Arribas (Kelo) eta Marc Badal egileek Argiarekin plazaratu duten liburuan.
Askotariko azalpenak eta datuak bildu dituzte Haziak liburuan: baratzeetako espezieak nola zaindu bakoitzak haziak eman ditzan; uzta nola eta noiz bildu; haziak ongi hautatzeko jarraibideak azaldu; horiek behar bezala kontserbatzeko nola garbitu eta gorde, eta abar.