Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Diálogos de Cocina 2025: «¿Quién dijo miedo?»

marzo 3 - marzo 4

2025eko martxoaren 3an eta 4an, Basque Culinary Centerreko (Donostia) auditoriuma Diálogos de Cocina edizio berri baten lekuko izango da. Kongresuaren helburua gastronomiaren mugak maitasunez, umorez eta alaitasunez zabaltzea da.

Oraingo honetan, mundu osoko hainbat diziplinatako adituak mahai baten inguruan eseriko dira, beldurraren sustraietan murgiltzeko.

Leila Guerriero kronista argentinarra, René Redzepi sukaldari daniarra, Morgan musika taldea, Paco Plaza zinegilea, Jon Maia bertsolaria, Greta Alfaro artista, Niño de Elche flamenko ohia, Xavier Medina elikaduraren antropologoa, Juan Revenga nutrizionista eta Bittor Arginzoniz, Andrés Torres, Maca de Castro edo Iris Jordan sukaldariak, besteak beste, Basque Culinary Centerreko auditoriora joango dira.

Sarrerak honetarako sarbidea ematen du:

  • Basque Culinary Centerreko auditorioan egingo diren bi jardunaldi presentzialak (martxoak 3 eta 4)
  • Kafeak eta hamaiketakoak Basque Culinary Centerren
  • Afaria astelehen gauean sagardotegi batean
  • Astearte gaueko itxiera festa

 

Local

Basque Culinary Centre
Juan Avelino Barriola, 101
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España