Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Bilboko Berreginen Museoa: San Valentin eguna

febrero 14

Bilboko Berreginen Museoak dagoeneko klasikoa bihurtu den eguna ospatuko du: San Valentin eguna.

Aurten, hitzorduak erakunde bizkaitarraren aldi baterako erakusketa berria izango du abiapuntu: «AMA». Erakusketa horretan hainbat pieza uztartzen dira, Jose Pablo Arriaga artistarenak, Bilboko Euskal Museokoak eta Berreginen Museokoak. Guztiek ere gai bera dute hizpide: amatasuna, zeina seme-alaben oroitzapenetatik sortzen baita eta arte mota desberdinak nahasten baititu.

Hitzaldi berezi horrek antzinaroan ezkontzean entregatzen ziren ezkonsariak izango ditu ardatz.

Coser y cantar esaten da gaztelaniaz, zerbait erraz egiten dela adierazteko. Euskaraz, ordea, kontrakoa dio esamoldeak: ehunak ehun lan. Bazen denetarik zerbait urte haietan, hala ere, gauza bera zuten guztiek komunean: garaiak garai eta lekuak leku, lan horiek emakumeek egiten zituzten beti.

Antzina-antzinatik emakumeak arduratu izan dira ehunak lantzeaz, soineko zein ohe-jantziak josteaz, mimoz bordatzeaz eta beren altxor preziatu bihurtuko ziren ehun ederrak ondo gordetzeaz.

“AMA” erakusketaren parte den 20ko hamarkadako josteko makina batek oroitaraziko dizkigu gure memorietan gordeta ditugun emakumeen bizimodu haiek. Hariak, ehunak, orratzak, harizpiak eta titareak nonahi ageri dira emakumeen munduan: egiptoarrak, greziarrak zein euskal herritarrak izan.

Emakume horiek guztiak izango dira Berreginen Museoan egingo den San Valentin Egunaren ospakizunaren parte, eta, Peneloperen antzera, beren ezkonsariak eta apaingarriak prestatzeko ehuntze nekaezina eskainiko digute, hain zuzen ere, senarrei beren eskuekin sortutako aberastasunak emateko erabili zuten ehuntzea.

Bilboko Berreginen Museoko teknikariak, Itziar Martijak, eskainiko digu maitasunez betetako jarduera magiko hau.

Hitzaldia otsailaren 14an bertan egingo da Bilboko Berreginen Museoan (San Frantzisko kalea 14).

Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute doan, telefono-zenbaki honetara deituta: 94 415 02 31

Local

Bilboko Berreginen Museoa
San Francisco, 14
Bilbao, Bizkaia 020 España