Emozioak bai, lan aitortua ez. Hori izan da emakumeei gehien egokitu zaien aldia, denbora gehiegi iraun duena eta gaur egun ere oraindik indarrean dagoena.
Oraingo honetan, programa hau ez dator bat irizpide geografiko batekin, generoarekin baizik. Bertan agertzen diren egile guztiak arrakastatsuak izan ziren bere garaian, nahiz eta konposizioaren eta/edo interpretazioaren lehen lerroan egoteko haien borroka nekeza izan.