Beste urte batez, Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak eta Iruñako Kontserbatorioek sinatutako hitzarmenari esker Udalaren Txistulariak kontzertua eskainiko dute Iruñako Goi-Mailako Kontserbatorioko Entzulekuan. Gainera, beraiekin ariko dira bertako ikasleak ere hainbat pieza eskainiz.
Kontzertuan Mokoroa, Olaizola, Aita Donostia, Erauskin edota Iztuetaren piezak entzuteko aukera izango da beste batzuen artean.