2024-2025eko Astearte Musikalak zikloaren barruan.
Quinteto Aetérnum duela gutxi sortutako taldea da, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian. Taldekideek Espainiako eta nazioarteko orkestra gazte onenetan parte hartu dute, eta, era berean, nazioarteko lehiaketa askotan lortu dituzte sariak. Taldeko musikariak hazten ari diren interprete bakarlariak dira, eta talde berri honetan, Gabriel Loidiren babespean, boskote bat sortu dute, adierazkortasun eta trebetasun teknikoagatik nabarmentzen dena.
QUINTETO AETÉRNUM
PROGRAMA
Fanny Mendelsshon eta Shostakovichen lanak