2025eko Irungo Inauteriak ostegun gizenarekin hasiko dira, otsailaren 27an aurten, eta bost egunez luzatuko dira Irungo kaleetan etenik gabe. Inauterietako asteartea izango da azken jai-eguna, martxoaren 4an. Egun horietan zehar, milaka parte-hartzaile inguruk, 15 taldetan bilduta, hiriko kaleak hartuko dituzte beren karrozekin, Irungo txoko guztiak kolorez, musikaz eta dantzaz beteko dituen desfilean.
Aurtengo Inauterietako programazio zabalaren barruan, bada distira bereziko ekitaldi bat: hirian barrena egingo den desfilea, bai larunbatean bai igandean, nola ez. 22 Academy, Aurreratu Elkartea eta Santiagoko Deabruak konpartsak arituko dira bertan, beste batzuen artean, txaranga batzuek jotako musikaren erritmoan.
Aipatzekoa da, halaber, konpartsen aurkezpena ere. Urtero bezala, dantzaren milaka profesional eta zaletu bilduko dira, ikusleak eta epaimahaia zur eta lur utziko dituzten koreografiak antzezteko. Hauek dira aurten parte hartuko duten konpartsak: Aurreratu Elkartea, Academia Danza Ainhoa, 22 Academy, Jazzarte Dantza Taldea, AMPA Colegio El Pilar, Trikuharri Elkartea Soziokulturala, Academia de Baile Carlos Zapirain, Santiagoko Deabruak, Pauso-K, Gazte Landetxa, AMPA San Juan Harri Irungo La Salle, AMPA San Vicente de Paul, My Dance Studio, Amaiur Bandrés eta Los Tranquilos.
Kaldereroak eta Inudeak eta Artzainak
Inauterien aurrekari gisa, Kaldereroen Konpartsa hiriko kaleetan barrena ibiliko da larunbat honetan, otsailak 22, 19:00etan. Alberto Anguera plazatik abiatuko dira.
Jaiak jarraipena izango du hurrengo egunean, otsailak 23, igandea, goizeko 8:30etan diana berezia eskainiko baitu Irungo Txistulari Taldeak, Inauterietako doinuak jota. Dianaren ondoren Inudeen eta Artzainen desfilea iritsiko da. Santiago kaletik abiatuko da eguerdiko 12:00etan eta, hiriko erdiguneko kaleetan barrena ibili ondoren, Luis Mariano kalean amaituko da.
Otsailak 22, larunbata
19:00: Alberto Anguera plazatik irtengo da Kaldereroen Konpartsa, Irungo Atsegiña Elkarte Kulturalarekin batera. Ibilbidea: Oiartzun kalea, Hondarribia kalea, Zubiaurre kalea, Geltoki kalea, Colon pasealekua, Foru kalea, kale Nagusia eta San Juan plaza (amaiera).
Otsailak 23, igandea
8:30etan, Erdialdeko eta Alde Zaharreko kaleetan, Diana Berezia, Irungo Txistulari Taldearen eskutik. Inauteriekin lotutako zenbait doinu joko dituzte.
12.00etan, Santiago kaletik abiatuko da Inude eta Artzainen konpartsa, Eraiki Dantza Taldearekin. Ibilbidea: Eskoleta kalea, Eliza kalea, San Juan plaza (geldialdia), kale Nagusia, Foru kalea, Colon pasealekua, Zabaltza plaza (dantza-emanaldia Udalaren Musika Eskolako Bandak lagunduta) eta Luis Mariano kalea (amaiera).
Otsailak 27, ostegun gizena
19:00: Zanpantzarren konpartsa Alberto Anguera plazatik irtengo da, gaita-jotzaileek, Irungo Musika Eskolako ikasleek, Auntza Trikitixa Taldeak, Txingudiko Dultzaineroek eta Bidasoko Erraldoiek lagunduta. Ibilbidea: Oiartzun kalea, Hondarribia kalea, Zubiaurre kalea, Geltoki kalea, Colon pasealekua eta Zabaltza plaza (amaiera).
19:30: Zanpantzar Zabaltza plazan jarriko dute eta Erraldoien Baltsa dantzatuko dute Bidasoko Erraldoiek.
Otsailak 28, ostirala meharra
18:00etan, Auzoz Auzo egingo da, Zanpantzarren irteerarekin eta Bidasoko Erraldoiek lagunduta.
20:00etan, San Juan plazan, 2025eko Inauterietako konpartsen aurkezpena egingo da. Eguraldiak ez badu baimentzen, ekimena Amaia KZra mugituko da (sartzeko gonbidapena beharko da).
Martxoak 1, larunbat erdipurdia
9:00etan, Landaguneko Inauteria, Eraiki Dantza Taldea Bidasoa eta Behobiako baserrietan barrena ibiliko da.
9:30etan, Landaguneko Inauteria, Ibarla Meaka Dantza Taldea Meakako baserrietan barrena ibiliko da.
10:00etan, Landaguneko Inauteria, Txorimaloak Soinu Taldea Anakako baserrietan barrena ibiliko da.
12:05etan, Euskal Herri Inauteria Kemen Dantza Taldearekin Pio XII.aren plazatik irtengo da. Ibilbidea: Serapio Mujika kalea, Juan Arana, Luis Mariano, Zabaltza plaza, Colon pasealekua, Foru kalea, kale Nagusia eta San Juan plaza (amaiera).
17:00etan, Inauterietako desfilea Letxunborro hiribidetik abiatuko da, Zanpantzar buruan eta konpartsek lagunduta, eta San Juan plazaraino joango da.
20:30etan, San Juan plazaren inguruak musikaz girotuko ditu Burrunba elektrotxarangak. Horrez gain, ordu berdinean Los Trankilosen emanaldia izango da Urdanibia plazan eta Zabaltza plazan diskofesta egongo da.
Martxoak 2, Inauterietako igandea
9:00etan, Landaguneko Inauteria, Egoipar Meaka Dantza Taldea Meakan barrena ibiliko da.
9:00etan, Landaguneko Inauteria, Txorimaloak Soinu-Taldea Arbesko plazatik irtengo da eta Meaka auzoan barrena ibiliko da.
9:00etan, Landaguneko Inauteria, Kemen Dantza Taldea Olaberriko baserrietan barrena ibiliko da.
17:00etan Inauterietako Herri Desfilea Letxunborro plazatik irtengo da eta San Juan plazaraino joango, Zanpantzar eta Inauterietako konpartsak bertan izango direlarik.Martxoak 3, Inauterietako astelehena
11:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 19:00etara, Petit Circus bat egongo da, munduko zirkurik txikiena, Urdanibia plazan. Emanaldiak 30 minutuan behin hasiko dira.
Martxoak 4, Inauterietako asteartea
19:30etan, Zabaltza plazatik irtengo da Sardinaren Ehorzketaren eta Zanpantzarren Erreketaren segizioa. Ibilbidea: Colon pasealekua, Foru kalea, kale Nagusia eta San Juan plaza (amaiera).
Amaitzerakoan, traka finala egingo da Santiagoko Deabruekin. Eguraldiak baimentzen ez badu, ekimenak aurrera egingo du trakarik gabe.