BIDE NAGUSIAREN BILAKETA ARTEAN – MATILDE SAINZ (Arrasate) – akuarela
Amaigabeko bilaketa esperimentala egin ondoren, hauxe da margolariak aurkezten duen obra. Bertan akuarelak dira nagusi. Margolariaren bakarkako seigarren erakusketa da. Bost serietan banatu da erakusgai dagoen obra: basoak, ur ertzeko figurak, grisak, glaziarrak urtzen eta Oteizaren apostoluak (Arantzazukoak). Sail bakoitzaren hasieran, kontestualizatzeko testu bat egongo da. Akuarelan badakigu urak aktiboki parte hartzen duela. Jardun egiten du, protagonismoa hartuz, eta, beraz, margolaria berarekin aliatu egin behar da.