Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

IBILBIDEAK: «De la idea al proyecto. Crea, (re)formula y activa tu proyecto cultural»

febrero 20

K bulegoak, GFAko Kultura Departamentuko kultur sektoreari arreta emateko zerbitzuak, mugarri monografikoak zeharkatzen dituzten formakuntza-ibilbideei ekin die berriro. Saio bakoitzaren helburua proiektu kulturalak prestatzea eta indartzea da, eta saio guztiak edo batzuk bakoitzaren beharren arabera egiteko aukera ematen dute.

Lehenengo saioa otsailaren 20an izango da. K bulegoak badaki proiektu bakoitzak bere bidea duela, eta horregatik diseinatu du «De la idea al proyecto. Crea, (re)formula y activa tu proyecto cultural» (Ideiatik proiektura: sortu, (bir)formulatu eta aktibatu zure kultur proiektua), zu zauden unean laguntzeko pentsatutako formakuntza:

  • Hasten ari bazara
  • Dossier bat baduzu eta aktibatu nahi baduzu
  • Zure proiektua birformulatu eta eraberritu behar baduzu

… eman izena José Antonio Llorente (Josianito) ikertzaile independente, ikaskuntzen laguntzaile eta kultura-kudeatzaileak zuzenduko duen saioan.

Erreserbatu zure plaza. Izena emateko: otsailaren 19ra arte (egun hori barne).

Josianitori buruz: bere ibilbidean, artearen, teknologiaren eta gizartearen inguruko «laborategiko» proiektuak dinamizatu ditu Arteleku, Tabakalera edo MediaLab Prado bezalako espazioetan. Gaur egun, LEINN (Mondragon Unibertsitatea) graduko aholkulari teknologikoa da, eta Kataluniako Oberta Unibertsitateko «Retos contemporáneos de sociedad» Filosofia Masterreko taldeko kidea da, Marina Garcés zuzendari duela.

Izen-ematea

Local

Santa Teresa komentua. Elbira Zipitria bidea, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España