Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Camiseta flúor y bañador speedx» erakusketa

febrero 27 - abril 27

 
Otsailaren 21ean, 19:00etan erakusketaren inaugurazioa. 
 
Camiseta flúor y bañador speedx lanak ez du hasierarik, jarraipen bat da. Amaierarik ere ez du. Pentsamendu bat da. Edo desira bat. Hobeto esanda, praktika bat da, praktika multzo bat. Prozesuak. Orain eguerdiko ordu biak eta laurden dira, eta pentsatzen ari naiz areto-orrihau idaztea eta erakusketa bat muntatzea antzekoak direla. 

Fluor koloreko elastikoa eta speedx bainujantzia daramatzan igerilari ohia piezen artean dabil, eta ikusten eta sentitzen ari den horrek eraldatzen du. Aretoetan barrena dabil. Begiratu eta begiratzeari uzten dio. Gutxika. Orduan, bat-batean konturatzen da ez duela aspalditik ezer ulertzen. Beretzat berria den errealitate batekin harremanetan jartzen ari da, isilean, oraindik ez baitu pentsamendurik, sentsazioak baino ez.  

Zer gorputz-ataletan sentitzen da objektu baten biguntasuna?
 
 
Maider Garayo Urabayen, Iruña
Grabatu eta Estanpazio Tekniketako Goi Mailako Teknikaria ikasi du Arte eta Diseinuko Goi Mailako Eskolan, Arteetako Gradua eta Arte Ikerketa eta Sorkuntzako Masterra EHUn. Hainbat egoitza artistiko egin ditu Huarte zentroan eta Tabakaleran. Bakarka zein taldean erakutsi ditu erakusketak hainbat gunetan, eta praktika kolektiboetan parte hartzen du. Gaur egun, inprimatutako irudian eta horrek materialean egin dezakeenean (eta alderantziz) oinarritzen da bere lana.
 
 
Erakusketa:
2025ko otsailaren 21etik apirilaren 27ra, Lehenengo Solairuko aretoan

Asteartetik larunbatera: 11:00-14:00 / 17:00-20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00

Local

Falerina Lorategia (Montehermoso Kulturunea)
Fray Zacarías Martínez, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España