Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Debako Inauteriak 2025: egitaraua

febrero 27 - marzo 4

Otsailaren 27an hasita martxoaren 4ra bitartean, jai koloretsuak ospatuko dira herrian, horretarako Udalak, adin guztietarako antolatutako ekintza egitarau anitz bezain zabalarekin; horien artean kalejirak, inauterietako desfilea, talent show-a edota jolasak izango dira herriko kaleak festa-giroz betetzeko. Era berean, martxoaren 1ean, larunbata, goizeko 12:30ean, mozorro-lehiaketa ospatuko da Foruen plazan, herritarren parte-hartzea eta jai-giroa sustatzeko.

Debako kaleak, aurten ere kolorez eta jai-giroz beteko dira Inauterien ospakizunarekin. Aurten otsailaren 27tik martxoaren 4ra bitartean izango dira jaiak, eta adin guztietarako ekintza egitarau zabala antolatu du Debako Udalak, herritar ororen gozamenerako. 

Hala, hilaren 27an, osteguna, hasiko da festa udalerrian, arratsaldeko 17:00etan, Deba Musikaleko ikasle zein irakasleen eskutik. Hauek kalejira egingo dute herrian zehar, festa giroa herri osora zabalduz. 

Otsailaren 28an, ostirala, Deba Musikaleko Banda Txikiak musikaz girotuko du herria arratsalde osoan zehar eta  18:00etatik aurrera, Kolore Anitzek haurrei zuzendutako inauterietako joko-saioa eskainiko du udaletxeko arkupeetan.

Martxoaren 1ean, larunbatean, Inauterietako egun nagusia ospatuko da. Goizeko 10:00etan, txistulariak kalerik kale ibiliko dira, festa-giroa zabaltzen, Deba Musikaleko dultzaineroz jarraituta, 10:30ean. 11:00etan, Foruen plazan, mozorro-lehiaketarako eta desfilerako izen-ematea irekiko da, eta 12:30ean, Agirre jauregitik irtengo da desfilea, Debako Musika Bandak girotuta. Arratsaldean, musika izango da protagonista nagusia Foruen Plazan: 17:30ean, Saioa eta Harkaitz trikitilariek animazio-saioa eskainiko dute, abesti ezagunak eskainiz, haur, gazte eta helduentzat (eguraldi txarra izanez gero, ekitaldia Aldats pilotalekura lekualdatuko da); horren ostean, 19:30ean, DEBRASS txarangaren txanda izango da eta 20:00etatik 20:30era etenaldia egingo du  mozorro lehiaketako sariak banatzeko. Behin sari-banaketa amaituta, bere emanaldiarekin jarraituko du txarangak. 

Eta inauteriei amaiera emateko, martxoaren 4an, asteartez, Talent Show bat antolatuko du Gaztelekuak. Ekitaldia 17:00etan izango da Aldats pilotalekuan.

Debako Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu antolatutako ekitaldietan parte hartzera eta Inauteriak elkarbizitza- eta jai-giroan, errespetuz, gozatzera.

Detalles

Comienza:
febrero 27
Finaliza:
marzo 4
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/02/27/debako-inauteriak-2025-egitaraua/webkklik00-detalle/eu/

Local

Batzokia
Beasain, Gipuzkoa 019 España