Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Ipuin kontaketa: «Itsaspeko Bihotzak»

febrero 25

ARETO LITERARIOA

Zortzi urtetan arrakasta izan duen Itsaspeko Bihotzak izeneko areto literarioa ekarriko dugu berriz Eibarrera. 

Galtzagorri elkarteak eskaintzen duen areto literario honek genero-berdintasunaren gaia jorratzen du euskal haur-literaturaren bidez

Horrela, hezkidetzan oinarritutako ibilbide artistiko-pedagogikoa diseinatu dute. Ibilbideak haur-literatura eta beste adierazpen artistiko batzuk hartzen ditu bereziki (ilustrazioa, jostea, artisautza, ikus-entzunezkoak).

Haur eta gazteentzako argitaratutako lanen artean, hezkidetza-parametro pedagogikoak dituztenak hautatu dira. Liburu zehatz bat aitzakiatzat hartuta, gelako txoko bakoitzean hezkidetzarekin zuzenean lotutako gai bat landuko da txikienekin.

Otsailaren 20tik 26ra Eibarren izango da erakusketa, Andretxean. Eibarko 6 ikastetxek parte hartzen dute, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin.

Familientzako saioa, otsailaren 25ean izango da, asteartea, 17:30etik 18:30era.

Izena emateko epea otsailaren 20tik 23ra izango da (biak barne).

Eibarko Udaleko Berdintasun Sailak eta Udal Liburutegiak elkarlanean antolatutako jarduera da hau.

Local

ANDRETXEA (ISASI KALEA 11)
Eibar, Gipuzkoa 030 España