Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Fun Dantz 2025

marzo 15

Fun Dantz jaialdiaren 9. edizioa da aurtengoa. Aretxabaleta Euskal Herriko dantza urbano taldeen topalekua bihurtuko da aurten ere.

Publikoak dantza urbanoen estilo ezberdinez gozatu ahal izango du, gehienez hiru minutuko iraupena izango duten koreografien bitartez. Aurten hiru kategoria daude, Urban Dance absolutua (8 talde), Urdan dance Junior (9 talde) eta Urban Dance Haurrak (5 talde). Irabazleek, diruz saritzeaz gain, maiatzaren 17an Barakaldo Antzokian egingo den BreakOnStage jaialdian parte hartzeko aukera izango dute, kategoria bakoitzetik txartel bat dago jokoan.

Aurtengo emanaldirako espreski prestatu duten koreografien maila baloratzeko, puntako hiru dantzari arituko dira epaile lanetan: Extremo, Carmina eta Jooker (Urban dance dantzari profesionalak). Hiru epaileek ikuskizuna eskainiko dute Fun Dantz jaialdiaren baitan.

Local

Karela kiroldegia
Orio, Gipuzkoa 061 España