«Ni, entrenatzeko prest» Aldaketa eta Eskenaren proiektu bat da, dantzarien komunitateari elkarrekin entrenatzeko espazio bat eskaintzea helburu duena, malgutasuna eta indarra lantzeko lan-saio fisikoak partekatuz.
Espazio partekatu bat sortu nahi da, non dantzako profesionalek elkartu, ezagutzak trukatu eta forma fisikoari eutsi ahal izango dioten, lan-faltagatik ekoizpenetik kanpo dauden bitartean.
Programa hau doakoa da sektoreko profesionalentzat, eta pantailak alde batera utzi eta lanaren funtsera itzultzeko beharrari erantzuteko sortu da: entrenamendu fisikora.
Diziplina, elkartrukea eta gorputzaren zaintza sustatzen dituen espazio bat eskaintzen du egitasmo honek, edozein profesionalen ibilbidean funtsezkoak diren elementuak, bereziki lanik gabeko garaietan.
Aldaketa (Denis Martínez Roque) eta Eskenaren proiektua.
Lekua: Harrobia (Otxarkoaga, Bilbo).
Informazio gehiago eta izen-emateak: aldaketa.info@gmail.com.