Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Iparraldea Bertan 2025: «Hiru emazte kantari gogoan»

marzo 4

Iparraldea Bertan 2025 zikloaren barruan.

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatutako kontzertu-omenaldia, «Iparraldea bertan» zikloaren testuinguruan:

Hiru emazte kantari gogoan

Ikusgarri hau, Euskal Herriko hiru emazte kantari aipatzeko eta argitan emaiteko sortua izan da: Lurdes Iriondo, Maite Idirin eta Estitxu Robles Arangiz.

1960 eta 1970eko hamarkadetan emazte guti zen taulen gainean kantari. Garai hartan dena egiteko zen, dena egiten ari eta euskal kontzientzia ere sortzen ari zen. Egiazko militante lan bat egin dute: hizkuntza, kultura, aberria, sozial saila… Gai horiek oro erabiltzen zituzten berek egin kantu berrietan. Emaztearen tokia egin dute gizon kantarien artean bai  eta gizartean.

Gaur egun ez dira hemen beren lekukotasuna emaiteko eta ikusgarri honen bitartez nahi ditugu eskertu egin duten lan ederrarentzat eta utzi daukuten altxorrarentzat. 

Lurdes, Maite, Estitxu, Euskal-Herriko izarrak zirezte eta izarrak ez dira hiltzen, gogoan atxikitzen zaituztegu.

Partaideak: Maider Bedaxagar, Naia Robles Arangiz, Maialen Alfaro. Maite Ithurbide, Jacqueline Idiart, Patxika Erramuzpe, Pantxika Heguiaphal.

(Hizkuntza: euskara)

Local

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España