Bizitzari alaitasunez aurre egitera bultzatuko gaituen bidaia da antzezlan hau, bizitzaren amaiera nolakoa izango den galdetzera ere eramango gaituena. Mundu honetatik minez eta sufrimenduz joan diren pertsonei zuzendutako kantua. Azken etapa horretan, irribarrea sekula galdu gabe laguntzen duten pertsonei egindako aitortza.
Luzaroan hainbat proiektu eszeniko eta kulturaletan aritu ondoren, María Goiricelaya eta Ane Pikaza aktoreek La Drámatica Errante sortu zuten, gai sozialak erdigunean jartzen dituzten lanak modu integralean sortzearen alde eginez.
Fitxa artistikoa: