Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Gutun Zuria 2025: «Tapar el ruido que hacen las ratas cuando me corren por dentro» (Sabina Urraca eta Rosario Villajos, solsaldia)

febrero 26

2025eko Gutun Zuria jaialdiaren egitarauaren barruan.

Publikoak Sabina Urraca, El celo (Alfaguara, 2024) lanaren egilea, eta Rosario Villajos, La educación física (Seix barral, 2023) 2023ko Biblioteca Breve Sariaren irabazlearen arteko topaketan parte hartzeko aukera izango du.

  • Tapar el ruido que hacen las ratas cuando me corren por dentro:

Idazteko energia behar da, eta amorruz eginez gero, gorputzaren idazketa izan daiteke, erraietatik eginda.

Gorputzak badaki zer kontatzen duen. Eta Rosario Villajos eta Sabina Urracaren idazketa desiraz, gorputzez, animaltasunez eta indarkeriaz beterik dago.

Beren liburuek giza konplexutasuna ikertzen dute, pertsonaiak ez dira manikeoak, indar handiko ahots narratiboak dituzte, amorratuak. Aspalditik elkar ezagutzen duten bi egileren arteko solasaldi honetan, beren azken liburuak izango dituzte hizpide, baita idazketa-prozesua nola lantzen duten eta literaturarekin duten pultsua zer-nolakoa den ere.

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Bat Espazioa)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España