Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Elorrioko Inauteriak 2025: egitaraua

marzo 1 - marzo 4

Martxoaren 1ean eta 4ean ospatuko diren Elorrioko 2025eko inauterietako egitaraua prest du Udalak. Aurten ere egitarau oparoa dakar larunbateko eta astearteko inauterietako agendak. Martxoaren 1ean, zapatua, 18:00etan hasita, URKO DJak girotuko du herriko plaza. 19:30ak arte umeen tartea izango da, eta ordutik 22:00ak arte herritar guztiek gozatzeko musika abestu eta dantzatu ahalko da.

Elorrioko tabernek antolatuta, ohiko mozorro lehiaketa ere egongo da. 19:30ea¿n izango da haurren sari banaketa plazan, eta 22:00etan helduena.

Asteartean, martxoaren 4a, goizetik hasiko da festa giroa. Herriko ikastetxeetako umeek ikuskizunak eskainiko dituzte herriko plazan 10:45etik aurrera. Gainera, 10:30etik 13:00ak arte JON DJak girotuko du Nizeto Urkizu aparkalekua.

Arratsaldean, inauteriei bukaera emateko, Luhartz taldeak erromeria eskainiko du herriko plazan 18:00etatik 21:00etara. Eta 18:30ean, La Esperantza elkarteak lagunduta, txokolate beroa banatuko da.

Elorrioko Udalak eskerrak eman nahi dizkie egitaraua osatzen lagundu duten ikastetxe, elkarte eta taberna guztiei.

Local

Avenida de la Libertad, 24 20004
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España