Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Mendebaldeko Sahararen aldeko kontzertua

febrero 27

Bilboko Udala Garapenerako Lankidetzaren 30. urteurrena ospatzeko ekitaldiak egiten hasi da, Mendebaldeko Sahararen aldeko kontzertu solidario batekin. Kontzertu hori Campos Antzokian izango da datorren eguenean, otsailak 27, 19:30etik aurrera, eta 22:30ak aldera amaituko da.

Kontzertuan hainbat estilotako musikariak igoko dira oholtzara, bertaratutakoen gozagarri: Amparo Sánchez eta Willy Fuego, Anari, Carmen Paris, Luis Pastor, Travelling Brothers eta Mikel Azpiroz.

Sarrerak esteka honen bidez lortu ahal izango dira: https://cutt.ly/saharaoccidental, dohainik, gehienez ere lau pertsonako eta edukiera osatu arte; edo, bestela, Bilboko udaltegietan jarrita dauden karteletako QR kodeen bidez.

Urtean zehar, bilbotarrek hainbat jardueratan parte hartu ahal izango dute, besteak beste: hitzaldiak eta mahai-inguruak lankidetzako eta garapen jasangarriko adituekin; liburuen aurkezpenak, zineforuma, erakusketak eta sentsibilizazio-jardunaldiak. Horiek noiz egingo diren eguna hurbildu ahala iragarriko dira.  

Azken ekitaldia azaroaren 13an Azkuna Zentroan egingo den azken gala handiarekin. Bertan omenaldia egingo zaie Bilboko lankidetzaren 30 urte hauetan funtsezkoak izan diren pertsona eta erakundeei.    

30 URTEKO LANKIDETZA:

Jakina denez, 2025an Bilboko Udalak Garapenerako Lankidetzaren 30. urteurrena egiten du, eta uriak nazioarteko elkartasunarekin eta mundu bidezkoago eta ekitatiboago bat eraikitzearekin duen konpromisoa berresten du mugarri horrek.  1995ean Lankidetzara bideratutako lehen aurrekontu-partida hartatik, Bilbok 53 milioi euro baino gehiago bideratu ditu Afrikako, Latinoamerikako eta Asiako 30 herrialde baino gehiagotako proiektuetara.  

2025erako, Udalak 3,8 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu garapenerako lankidetzara, pobreziaren aurkako borrokarekin, desberdintasunak murriztearekin eta mundu bidezkoago bat eraikitzearekin duen konpromisoa berretsiz.

Euskadiko eta Bilboko 50 GGKE baino gehiagorekin etengabe lankidetzan aritzeari esker, uraren eta saneamenduaren, emakumeen ahalduntzearen, hezkuntzaren edo laguntza humanitarioaren arloko ekimenak bultzatu ahal izan dira.

Bilboren konpromisoak erreferente bihurtu du udal-lankidetzaren eremuan, eta Estatuko hirugarren hiria da (Madril eta Bartzelonaren atzetik) funtsen bolumenari dagokionez, eta munduko zortzigarrena, Lankidetza Deszentralizatuaren 2024ko Txostenaren arabera.   

SARE SOZIALAK:

Local

Campos Elíseos Antzokia – (Campos Eliseos antzokiaren sarreran)
Bertendona, 5
Bilbao, Bizkaia 020 España