Nerea Kortabitartek samurtasuna aldarrikatzen duerresistentzia-ekintza gisa, ‘Merezco una primavera’ poema-liburuan.
Nerea Kortabitarte kazetari donostiarrak ‘Merezco una primavera’ (Udaberri bat merezi dut) poema-bilduma argitaratu du, babesik gabeko mundu batean, eta erresistentzia-ekintza modura, samurtasuna aldarrikatzen duen bidaia poetikoa, XXI. mendean emakume izateak esan nahi duenaren konplexutasunetan murgiltzen dena. 57 poemaren bitartez, emakume baten bizitzako funtsezko etapa edo une ezberdinak irudikatzen ditu eta, poema bakoitzarekin batera, emakume batek interpretatzen edo idatzi duen abesti bat eskaintzen digu, era horretan playlist bat osatuz.
Orrialde hauek ‘eguneroko garaipen txikiak ospatzen dituzte, eta gogoratzen digute negurik gogorrenetan ere, udaberri bat merezi dugula’, azaldu du idazleak. Nerea Kortabitartek argitaratzen duen bosgarren liburua da, Bidasoa ibaian migratzaileek bizi duten zoritxarrari buruzko ‘Baloreak’ (2023) liburua eta Juliette pertsonaiaren haurrentzako ipuinen trilogia argitaratu ondoren.
Virginia Woolf idazlearen “Bai, udaberri bat merezi dut eta ez diot inori ezer zor” esaldi ezagunari heltzen dio poema-bildumaren izenburuak. Cortázar eta Antonio Machado idazleei eta Leonard Cohen eta James Vicent McMorrow musikariei ere egiten dizkie erreferentziak.
Zuriñe Uriartek egin ditu ilustrazioak: “ilustratzaile naizen aldetik, natura interesatzen zait eta, batez ere, zuhaitzak. Kasu honetan, hasieratik nuen oso argi estiloa, eta kolore bakarrean egingo nituela ilustrazioak: beltzez. Punta fineko errotulagailuekin marrazten dut, eskuz, eta marrazkiek liburuan duten tamainaren % 100ean. Estetika erlaxatua nahi nuen, irakurketa oztopatuko ez zuena. Irakurketari lasaitasuna emanez lagunduko ziona. Marrazki guztiak dira artearenak, hosto iraunkorreko zuhaitz batenak; beti dago berde, beti da udaberria”, adierazi du.
«Merezco una primavera» liburuari buruzko infromazio gehiago hemen.
Nerea Kortabitarteri buruz
Informazio Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Marketin Digitalean masterra du. Bere ibilbide profesionala Cadena SER kateko mikrofonoetan hasi zuen eta ondoren Informativos Telecincon lan egin zuen. Donostiako Plan Estrategikoaren, Fnac Donostiaren eta Dock of the Bay edo Crossover Festival bezalako jaialdien Komunikazio arduraduna izan da. Gaur egun, Factoría de Comunicación Cultural zuzentzen du, kultura-sektorean espezializatutako bere komunikazio-agentzia.
Orain arte 5 liburu argitaratu ditu: Merezco una primavera (2024), Baloreak (2023), Gora ezberdintasuna, Juliette! (2022), Juliette eta Lurra izeneko planeta bat (2020) eta Juliette, neska ausarta (2019).
Radio San Sebastián irratiko Hoy por Hoy programako solasaldian parte hartzen du aldizka. Euskal Zinemaren Irizar Sariaren epaimahaikide izan da Donostiako Zinemaldian eta Amua Festibalean.
Zuriñe Uriarteri buruz
Marraztea gustatzen zaio, edozer gauza marraztea, ahal duenarekin eta edozer gauzaren gainean. Aurkitzen dituen materialen eta paper birziklatuen gainean natura irudikatzea interesatzen zaio. Eta zuraren gainean zuhaitzak margotzea, nolabait garai batean egon ziren lekura itzul daitezen. Bilbon hasi zen Arte Ederrak ikasten, eta Bartzelonara joan zen gero, Eina unibertsitate-eskolan Diseinu Grafikoko ikasketak egitera.Diseinatzaile freelance lan egin du Donostian, baita Manifesta Bienalerako, Alambre Estudiorako, Martin&Zentol, Wavegarden… Orain, urte batzuez bete-betean modaren sektorerako lanean jardun ondoren, hastapenetara itzuli da, eta gustukoen duenarekin uztartzea lortu du, marraztearekin, alegia.
Zuhaitzak beti itzultzen dira basora.