Cos(i)ficades gogoeta gune bat da bizi garen gorputzen gainean hausnartzeko. Gorputzak ez ditugu aukeratu, horrela eman dizkigute, eta bizitza guztia haiekin bizitzeko konpromisoa dugu.
Buztina, zirkua, antzerkia, zuzeneko musika eta umorea erabiliz, ikuskizunak unibertso zehatz batera eramanen gaitu gorputzaz taburik gabe hitz egin ahal izateko.