Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

CIMASUB Tour 2025 (Deba)

marzo 13 - marzo 27

Datorren martxoaren 13tik 27ra bitartean, Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa  (CIMASUB) jasoko du beste behin Debak, Aurtengoa jaialdiaren 26. Edizioa izango da eta «Irudi bakoitza, konpromiso bat. Begirada bakoitza, aukera bat» lelopean, zinema-proiekzioen aukeraketa esklusiboa eta Itsaspeko Txikizikloa jasoko ditu, ikusleak ozeanoaren sakonera eramanez. 

Emanaldi irekiak eta doakoak 

Deban egingo den jaialdia hiru saioz osatuta egongo da: martxoaren 13an lehena, 20an bigarrena eta 27an hirugarrena. Hala, hiru egun horietan zehar, itsas munduaren hainbat alderdi aztertuko dira film laburren eta dokumentalen bidez. Lehenengo saioa itsas biodibertsitateari eta espezieen eta ingurunearen arteko harremanei buruzkoa izango da. Bigarrena kontserbazioaz eta jasangarritasunaz arituko da, klima aldaketa eta kutsadura bezalako gaiak jorratuz. Azkenik, azken saioak itsasoari lotutako giza eta kultur istorioak nabarmenduko ditu.

Lehen saioan, esaterako, film labur eta dokumental sorta bat eskainiko da eta proiektatutako obra bakoitzak itsaspeko munduaren edertasunaz, arriskuaz eta hauskortasunaz hausnartzera gonbidatuko du ikuslea. Bigarren saioan, halaber, film labur eta dokumental sorta zabala izango dira ikusgai, ozeanoaren mirariak esploratzera gonbidatuz eta, aldi berean, bere oreka arriskuan jartzen duten ingurumen mehatxuei aurre eginez. Eta azken saioan,  munduko itsas paisaiarik ikusgarrienak erakutsiko dizkie ikusleei, kontserbazio premia larria gogorarazten dien bitartean. 

Saio guztiak doakoak dira eta 18:30etik aurrera eskainiko dira, aipatu hiru egunetan, Kultur Elkartean. 

Itsaspeko Txikizikloa: Zinema hezitzailea gazteenentzat

Aipatu saioez gain, urtero moduan, Itsaspeko Txikizikloa ere eskainiko da Debako ikasleei zuzenduta. Hezkuntza-ziklo hau martxoaren 17an egingo da, goizeko 10:00etatik aurrera Kultur Elkartean eta bertan, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek itsas biodibertsitatea ezagutzearen eta ozeanoak babestearen garrantzia ikastea du helburu, proiekzioen eta hitzaldien bidez.

Bat egin CIMASUBeko itsaspeko munduaren ospakizunarekin

Debako Udalak CIMASUB jaialdiko antolatzaileek interesa duten guztiak gonbidatzen dituzte edizio honetan parte hartzera, itsas bizitza eta aurre egin beharreko ingurumen erronkak hobeto esploratzeko eta ulertzeko aukera paregabea baita. 

Programazioari eta sarreren bilketari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, bisitatu jaialdiaren webgune ofiziala, cimasub.com.

Local

Bixi Bixi Kultur Elkartea
Pasaia, Gipuzkoa 064 España