«Fundación Ellacuriak atsegin handiz gonbidatzen zaitu «Bizitzak berreraikitzeko ahotsak«. Hausnarrarazten diguten emakume errefuxiatu eta migratuen indarguneak eta beharrak, lanaren aurkezpen publikora.
Somalia, Ukraina, Siria eta Aljeriako bost emakume bizirauleen kontakizunak, ikus-entzunezko euskarrian eta euskarri idatzian.
Azhaar, Sarah, Olena, Amal eta Amiraren kontakizunak entzuteak gatazka sozial, politiko eta beliko globalen aurrean jartzen gaituzte, geure bizitzen aurrean, alegia. Kontakizun horiek interpelatu egiten gaituzte, eta bakearen eta abegikortasunaren aldeko deia egiten digute. Desplazamenduak, hausturak, banantzeak eta hasiera berriak eragiten dituzten kausak bizitza berreraikitzeko aukera dira. Emakume hauek sartuta dauden berreraikuntza prozesuek beharrezko babesa izatea ezinbestekoa litzateke gure gizarteek, era berean, berreraiki ahal izateko.«