Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Zinema feminista zikloa: «Nina»

marzo 6

Zinema feminista zikloa

Martxoaren 8a ospatzeko antolatutako jarduera egitarauaren barruan, Irungo Udalak eta Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak, Irungo Emakumeen Etxea elkarrekin kudeatzeko hitzarmenaren esparruan, zinema feminista ziklo bat antolatu dute. Emanaldiak martxoko ostegun guztietan izango dira, OCine Mendibil aretoetan, eta Nerea Almazánek aurkezle lanak egin eta ondorengo mahai inguruak dinamizatuko ditu:

  • Martxoaren 6an, 19:00etan, Indarkeriaren oi(h)artzunak, Ander Iriarte zuzendariarekin.
  • Martxoaren 13an, 18:00etan, Nina, Ainara Pérez aktorearekin.
  • Martxoaren 20an, 18:00etan, Soy Nevenka, Guadalupe Balaguer produkzio zuzendariarekin.
  • Martxoaren 27an, 18:00etan, Los destellos, Eider Rodríguez idazlearekin.

Sinopsia:

Hazi izan zen kostaldeko herrira itzultzea erabaki du Ninak, eskopeta bat poltsan duela eta helburu batekin: Pedrori mendekua hartzea, herriak orain omentzen duen idazle ospetsuari. Bere jaioterriarekin, iraganeko oroitzapenekin eta haurtzaroko bere lagun Blasekin berriro elkartzeak mendekua bere aukera bakarra ote den birplanteatzera eramango du. 

Nina thriller bat da, western femenino garaikide bat, non mendekuaren istorio batean uztartzen diren iragana eta oraina. Andrea Jaurritaren bigarren fiom luzea da.

Fitxa teknikoa:

  • Espainia
  • Zuzendaritza: Andrea Jaurrieta
  • Ekoizpena: Álex Lafuente, José Nolla, Ander Sagardoy, Ander Barinaga-Rementeria, Xabier Berzosa / Icónica Producciones, BTeam Prods, Irusoin, Lasai Producciones, Nina La Película A.I.E.
  • Gidoia: Andrea Jaurrieta
  • Argazkia: Juli Carné Martorell
  • Musika: Zeltia Montes
  • Muntaketa: Miguel Ángel Trudu
  • Aktoreak: Patricia López Arnaiz, Darío Grandinetti, Aina Picarolo, Iñigo Aranburu, Mar Sodupe, Ramón Agirre

 

Local

Serantes Kultur Aretoa – (OCINE Mendibil)
Máximo García Garrido, 13 Behea
Santurtzi, Bizkaia 082 España