
Abusu auzoak herriguneko inauterien ondorengo asteburuan ospatuko ditu inauteriak, zehazki, martxoaren 8an. Arrigorriagako Udalaren eta auzoko hainbat elkarteren (Ollargan eta Abusuko auzo-elkarteak, Abusuko arrantza-kluba, Zubietxe elkartea eta Bolintxu elkartea) arteko elkarlanak auzoa animazioz eta irudimen handiz beteko duen programazioa ekarri du.
Aurtengo gaia «pertsonaia historikoak» izango da eta honako hau da prestatutako programazioa:
- 12:00 Casting Txapelketa Santa Isabeleko plaza berrian.
- 12:00-14:00 Umeentzako jarduerak: tailerrak (makillajea, mozorroak eta eskulanak) eta txikientzako ludoteka Abusu Zentro Soziokulturalean.
- 13:00 Jokoak adin guztientzat pilotalekuan.
- 14:00 Inauterietako tostada Lehiaketa (tostaden aurkezpena pilotalekuan).
- 14:15 Herri bazkarirako mahaiak eta bankuak banatuko dira Abusuko Jubilatuen Etxean.
- 14:45 Inauterietako Bazkaria eta Karaokea pilotalekuan.
- 18:30 Inauterietako Desfilea auzoan zehar, Ustekabe fanfarreak animatuta.
- Desfilerako elkargunea: Ollarg?aneko plaza.
- Ibilbidea: Ollargan-Olatxu-Santa Isabel.
- Amaieran: Txokolatada.
- 19:45 Jokoa: osatu zure taldea.
- 20:30 Disko Jaia DJ Alex eta Urkorekin pilotalekuan
Hala ere, berotzen hasteko, ostiralean, martxoaren 7an, Abusu Kantari kalejira izango dute auzoan zehar 18:30ean Olatxuko plazatik abiatuta.
Mozorroak prest dituzue?
Egitaraua (PDF? 447?KB)