Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Elektroplaza

abril 5

Gaur goizean Urdanibia plazan emandako prentsaurreko batean,  Hezkuntzako eta Gazteriako ordezkari Sandra Caballerok Elektroplaza musika elektronikoko festibala aurkeztu du, Irune Muguruza eta Iñigo Jiménezekin eta GazteARTEan Konekta zerbitzuko kide Iker Hernándezekin batera –DJ ikastaroen antolatzailea da GazteARTEan Konekta–.

Apirilaren 5ean izango da jaialdia, eta oso jardunaldi berezia izango da. Almuedo eta Jota irundarrek emango diote hasiera: biak ala biak musika elektronikoaren munduko artista emergenteak dira, eta 1980ko eta 1990eko house estiloak eta house, tech house, minimal eta UK garage ukituen fusioa ekarriko dituzte, hurrenez hurren. Ondoren, Sweely frantses-estatubatuarrak bere estilo aniztasuna eskainiko du: rock, hip-hop eta jazz nahasketa bat, haren musikaren berezkoa. Azkenik, Munichek emandakoetan onenetako bat arituko da, tINI: oinarrizkoa house eta techno underground musikaren munduan, festibaletan zein klub txikietan, urteetako esperientzia eta musika ezaupideak jartzen ditu set bakoitzean, askotariko estilo elektronikoak fusionatuta.

Ordezkariak adierazi duenez, «iaz, festibalak oso harrera ona izan zuen, eta bueltan da. Aurkezten ari garen kartela Udalak maila handiko jaialdi bat antolatzeko egindako apustu irmoaren adierazgarri da, nazioarteko artista entzutetsuak eta industrian sartzen ari diren izar gazte emergenteak konbinatzen baititu».

Caballerok azpimarratu duenez, gazteek partaidetza bidezko aurrekontuen esparruan zuzenean egindako eskaera bati erantzuten dio ekimenak.

 

Festibal hutsaz harago

Aurten, festibalaz beraz gain, berotzen joateko, DJ tailer bat egingo da, gazteek musika elektronikoaren oinarri teoriko eta praktikoak ikasteko: Telmo Trenor DJ eta ekoizle donostiarrak emango du Martindozenea gaztelekuan.

Jaialdiaren antolatzailea N97 da: Iñigo Jiménez eta Irune Muguruza sustatzaileak. Gainera, Jon Sáenz diseinatzaile irundarrak ere parte hartu du antolakuntzan.

 

Hona hemen egitarau osoa:

ELEKTROPLAZA | Urdanibia plazan, 17:00etatik 22:30era

  • 17:00 – ALMUEDO B2B JOTA
  • 18:00 – SWEELY
  • 20:00 – tINI

DJ IKASTAROAK

  • Egunak: Martxoaren 15a, 22a eta 29a eta apirilaren 5a
  • Lekua: Martindozenea gaztelekua
  • Ordua: 11:00-13:00
  • Adina: 16-25 urte
  • Izen ematea: www.irun.org/gazteartean helbidean, martxoaren 12ra arte edo toki guztiak bete arte

Local

Urdanibia plaza
Irun, Gipuzkoa 045 España