Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

LUMAfest! 2025 – Gazte literatura eta sorkuntza jaialdia

abril 3 - abril 5

LUMAfest!en lehen edizioa 2022ko otsailean egin zen, “edizio pilotu” formatuan, tokiko, nazioko eta nazioarteko egileek parte hartu zuten programa hibrido analogiko-digital batekin. Izandako harrera beroari esker, 2023ko otsailean jaialdiaren bigarren edizioa ospatu genuen. 2025 honetan, LUMAfest!ek lau urte beteko ditu; apirilean itzuliko gara oraingoan. Iaz bezala, jaialdia Santa Teresa komentuan garatuko da, Koldo Mitxelena Kulturuneko (KMK) kokapen berrian, alegia.

LUMAk duen esanahia kontuan hartuta, gazteen irakurketa eta sorkuntza literarioa babestu nahi ditugu. Zu bezalako pertsonek gonbidatutako idazleekin egiten diren topaketetan modu aktiboan parte hartzea nahi dugu. Urtero genero desberdinetako idazleak gonbidatuko ditugu, haien literatura berrikuntzez hitz egin eta publikoarekin elkarrizketa irekia sor dezaten. Gainera, literatura-lehiaketa antolatzen dugu!

LUMAfest! Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzaren ekimena da.

Local

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España