Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«0 km-ko Dantza gala»

diciembre 29

Hona hemen 0 Km-ko Dantza galaren hirugarren edizioa, Larrua Proiektua konpainia gasteiztarraren eskutik, tokiko talentua eta «made in Araba» dantzari merezi duen balorea emateko eta ikusarazteko helburu nagusiarekin, bai eta artisten eta ikusleen arteko topagune bihurtzek ozein Arabako dantzaren errelatoa sortzeko asmoz ere.

0 Km-ko Dantza galaren asmoa Arabako dantzaren inguruko talentu profesional gazteak batzea da, bai eta profesionalki jaioterritik urrun dabiltzan bost dantzariren istorioak dokumentatzeko aukera bat ere, hara-hona ibilitako bidaien eta bizipenen bitartez haiek identifikatzeko eta haien esperientzia kontatzeko. Dantzan hasi eta hazi ziren hiriarekin, senideekin, lagunekin eta Gasteizko publikoarekin berriz elkartzeko aukera.

Aurreko edizioan bezala, tokiko dantzaren arloko figura garrantzitsu baten lana sarituko dugu.

Fitxa artistikoa: 

  • Konpainia: Larrua Proiektua
  • Zuzendaritza: Larrua proiektua
  • Dantzariak: Noemí Viana, Aiala Larreina&Gurutz Larrea, Garazi López de Armentia, Adur Balalrín, Claudia Arrue
Sarrerak:

12. Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: abenduak 2
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta abenduko 2ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Abenduaren 3tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España