Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«12 HILABETE 12 EMAKUME-ARKITEKTO»

enero 29

«12 hilabete 12 emakume-arkitekto« hitzaldia urtarrilaren 29an, osteguna, izango da, 19:00etan, EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzaren ekitaldi-aretoan (Mazarredo zumarkalea, 71 · Bilbo).

Izaskun Sotok eta Maialen Arregik (Hiritik At) parte hartuko dute saioan eta formatu elebidunean egingo da. 

Bakoitzak Arkitektura Eskolatik Hiritik At kooperatibaraino egindako ibilbide akademiko eta profesionaletik abiatuta, arkitekturak, eraikuntzatik haratago izan dezakeen inpaktu sozialaz arituko gara.

Gaur egun Hiritik At kooperatiban zer egiten dugun, eta batez ere, nola egiten dugun izango ditugu hizketagai, barne mailako antolaketatik aurrera eramaten ditugun proiektuetaraino.

Hizlariak:

  • MAIALEN ARREGI GANBOA

Elorrio, 1986

Arkitektura ikasketak burututa lanerako esparru ezberdinak jorratu izan ditu, horien artean hainbat hirigintza prozesu parte hartzailetan kolaboratu izan du. Herrigintzan eta herri mugimenduetan era

aktiboan dihardu, ibilian ikasitakoa eta bere formazio akademikoa uztartuz, herritarrak erdigunean izango dituen arkitektura eta hirigintza bat lantzean du jarrita fokoa. Hiritik At-en espazioa, arkitektura, hirigintza eta generoari lotutako prozesuen dinamizazio eta garapenean aritzen da.

  • IZASKUN SOTO LOPEZ

Zaratamo, 1995

Arkitektoa eta hirigilea, Donostia eta Bartzelonako eskolen artean trebatua, Finlandian formakuntza osatuz. Gizartean inplikatutako kolektiboekin kolaboratu du eta garapenerako lankidetzan lehen urratsak eman ditu. Arkitektura eta hirigintza pertsonon beharrak asetzeko tresnak bezala ulertzen ditu. Egun, Hiritik At-en, eskala desberdineko proiektuen bitartez hirigintza inklusiboa lantzen du.

Local

Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro (Mazarredo 69)
Bilbao, Bizkaia 020 España