Cargando Eventos

« Todos los Eventos

150 gramo – Dendaz denda 2025: «Dada Ü Lala»

abril 25

150 gramo – Dendaz denda 2025 jaialdiaren barne.

“Ez dugu platanorik jango eszenan. Ba niri plin! eta zuri? Ton!».

30 minutuko antzezlana da, eta 2 emanaldi egingo dira, 18:30ean eta 19:30ean.

«Mundua ulertezina den garaiotan bi emakumeei ulerterreza den, zentzua daukan eta koherentziadun den zerbait eskatzen dieten momentuan sortzen den ekatonbe artistikoaren eztanda. Boom grrr pum pam fliiis! Txof… Hitzak ez du balio jada. Gu Dada ü Lala gara.«, Les Bobé Bobé.

Jaialdi honetan, ikusleek antzerki, dantza, performance eta bestelako pieza laburrak ikusi ahal izango dituzte. Gasteizko hainbat saltokitan egingo dira, obretako eszenatoki bihurtuta. 150 gramos, Pez Limbo eta El Mono Habitado konpainiek osatua, 8 ikuskizuneko programa aurkezten du aurtengo edizioan. Apirilaren 22tik 25era eskainiko dira hiriko 8 saltokitan.

  • Babeslea: Eusko Jaurlaritza. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila.
  • Laguntzaileak: Moda María Jesús, Muscari Floristas, Galerías Xara, Artis Kreativa, Foto Prix, LaCasilda, Librería Arlekin eta Hipsteria!

 

Local

Hipsteria! (Badaia, 12)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España