“Ataria zeharkatzen ausartuko ote zara? Behatxuloaren atzean mundu oso bat duzu”
LAMBE LAMBE txotxongilo eta objektu txikien animazio-antzerki mota bat da, kontakizun eta/edo musikaz lagundua, kutxa eszeniko baten barruan. Emanaldi bakoitzak iraupen laburra du, eta ikusle bakar batek ikusteko moduan diseinatua dago, kutxako zulo batetik begiratuz.
7 minutuko iraupena duen antzezlana. 18 emanaldi egingo dira, 10 minuturo, 17:00etatik 20:00etara.
Jaialdi honetan, ikusleek antzerki, dantza, performance eta bestelako pieza laburrak ikusi ahal izango dituzte. Gasteizko hainbat saltokitan egingo dira, obretako eszenatoki bihurtuta. 150 gramos, Pez Limbo eta El Mono Habitado konpainiek osatua, 8 ikuskizuneko programa aurkezten du aurtengo edizioan. Apirilaren 22tik 25era eskainiko dira hiriko 8 saltokitan.