Shock bat erregimen ekonomiko, politiko eta sozial ba tezartzea ahalbidetzen duen gizarte baten gaineko indarkeriazko kolpe bat dela ulertzen badugu, 36ko Espainia 40 urte iraungo duen eta oraindik ere Espainiako gizartearen estamentu eta klase guztietan eragin erabakigarria duen shock baten hasiera da. Antzerki-muntaia honen begirada kritikoa ez da irabazleen eta garaituen dikotomian oinarritzen, lagunen eta etsaien dikotomian; aitzitik, begirada analitiko, kritiko eta dokumental bat izango da. Anai-arreben arteko gerra zibila gerrarik okerrena da ziur asko. Antzerkiak emozio hori islatu dezake.
OHARRA: Argi estrobokopikoak erabiltzen dira.