
Narratzaile batek gerraren gertakari nagusiak errepasatuko ditu kronologikoki, 1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpetik hasita. Protagonistetako biren esanek eta testigantzek ilustratuko dute narrazioa: batetik Franco jenerala, matxinatuen buruzagia; bestetik Manuel Azaña, Bigarren Errepublikaren presidentea.
Elkarrizketa ezinezko bat da alde bakoitzeko liderrekin, hitzaldia antzerki-ekitaldi didaktiko bihurtu nahian.»Garrantzitsua da 1936an nolakoak izan ginen jakitea, gaur egun nolakoak garen eta gerokoan nolakoak izango garen jakin nahi badugu. Hitzaldian hainbat xehetasun ezagutuko ditugu, antzerki-muntaiaren bitartez: batailei buruz, gerra bitarteko eguneroko bizitzari buruz, gatazkako beste protagonista batzuen ikuspuntuei buruz, gurean faxismoaren jaiotze-prozesuari buruz, iraultza sozialari buruz, nazioarteko eskuhartzeari eta esku-hartzerik ezari buruz, eta, azkenik, gure herrialdeko gertaera tragiko eta garrantzitsuenaren kausei eta ondorioei buruzkoak zein gaur egungo oihartzunei buruz».
Andrés Lima, zuzendaria
Fitxa artistikoa:
Sarrerak:
20€. Kontsultatu deskontuak
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.