Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«1937ko ekaina. Enkarterriko okupazioa, zuri-beltzean»

mayo 23 - noviembre 23

Maiatzaren 23an, larunbata, 1937ko ekaina. Enkarterriko okupazioa, zuri-beltzean erakusketa berria zabalduko da, egun berean Gerra Zibila eta Errepresioa Enkarterrin II. Kongresua ospatuko dugu.

Erakusketa formatu handiko 26 argazkik osatzen dute, gehienak tropa nazionalak Enkarterriko udalerrietan sartzen joan ziren egunetan ateratakoak. Bideoz egindako bi argazki-muntaia ere baditu, non kutsu militar eta sozialeko irudiak ikusi ahal izango diren.

Muskiz, Abanto, Portugalete, Sestao, Barakaldo, Gueñes, Zalla, Gordexola eta Balmasedako argazkiak aurkeztuko dira, 1937ko ekainean zehar okupatuak izandako herriak. Argitaratugabeko lan ugari zein publiko gehienarentzat ezezagunak diren irudiak ezagutzeko aukera egongo da, Gerra zibilaren eta errepresioaren alderdi asko laburbiltzen dituztenak. Eusko Gudarosteak erretiratzean suntsitutako zubiak, harriekin eta gurdiekin egindako barrikadak, bonbardatutako espazioak (Muskizko San Juan eliza eta plaza, esaterako), tanketak eta tropak Gordexolan sartzen edo soldaduak Gallartako meategietan preso bezala lanean ikusi ahal izango dira.

Local

Enkarterrietako Museoa
Abellaneda Auzoa, z/g
Sopuerta, Bizkaia 086 España