Ekintza honetan, gure aiton-amonen garaiko benetazko eskola bat ezagutzeko aukera izango duzue! Orduko egurrezko ikasmahaietan eseri eta txuri beltzeko filma baten protagonista sentituko zarete! Ikasgelako elementu guztiak dira garaikoak: ikasmahaiak, pizarratxoak, lumak, tintontziak eta guztiak ikusiko dituzue! Eta zer esan disziplina eta zigorrei buruz: belauniko eta liburuak eskutan, egurrezko erregela eta horrelakoak ziren erabiliak, beraz kontuz! Oraingoan, gelako bihurrienek ere liburuen pisua sentituko dute! Ekintza bukatzeko, gure aitona-amonen garaiko jolas tradizionalekin gozatuko duzue: tortolosak , txapak, kanikak, kromoak eta igelaren jokoan arituko zarete, esperientzia benetan dibertigarria!