Bilbok bat egingo du aurten ere 2025eko Liburuaren Nazioarteko Egunarekin, apirilaren 23an Emakumeen Azaroaren 25eko Plazan egingo den liburu-azokarekin, 10:00etatik 21:00etara.
Bizkaiko liburu-denden gremioak antolatuta, Udalaren eta BBKren laguntzarekin, hogei bat liburu-dendak hartuko dute parte, 34 haimatan banatuta. Hainbat liburu-denda izango dira azokan.
Azokaren ekitaldi ofiziala 11:00etan izango da, sari banaketarekin; aurten, Garazi Albizua, Termita eleberriagatik, eta Itxaso Martin Zapiain, Puntobobo liburuagatik, izango dira sarituak.
Gainera, apirilaren 23an ospatzen den Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Bilboko Udalak “Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo» programa jarri du abian, eta, horren bidez, hainbat narratzailek haurrei zuzendutako ipuinak interpretatuko dituzte.