Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

2025eko San Sebastian Eguna: Bandera igoera 2025

enero 20

2025eko San Sebastian Eguneko egitarauaren barruan.

Bandera igoerari ofizialtasuna emateko eta ekitaldi horretan emakumeen eta gure hiriko auzoen parte-hartzea bideratzeko, 1999. urteaz geroztik, San Sebastian egunaren ekitaldi adierazgarrienean —00:00etan Konstituzio plazako Bandera igoera— hala nahi duten danborradetako ordezkariek parte hartzen dute.

1935. urteaz geroztik Bandera igotzeko ekitaldian Gaztelubide elkarteko danborradak parte hartzen duen arren, aurten, beste danborrada batzuetako 124 kidek (58 gizon eta 66 emakume) parte hartuko dute ekitaldian; formazioan gure hiriko udaletxetik hurbilduko dira eta plazan Gaztelubideren atzetik sartuko dira. Aurten, Gaztelubide Elkarteko Danbor Nagusia Gonzalo Aldanondo izango da.

Aurten ere, igoera-ekitaldian, Kresala dantza taldeak parte hartuko du danborrada doinuekin dantzatzeko koreografia espezifikoak eskainiz.

Local

Konstituzio Plaza (Donostia) – (Mandasko Dukea aretoa)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España