
2026ko San Sebastian Eguneko egitarauaren barruan.
Jon Insausti Donostiako alkateak aurtengo San Sebastian Eguna “oso berezia” izango dela adierazi du eta Banderaren igoeraren mendeurrena ospatzeko antolatutako ekintzak aurreratu ditu. Izan ere, 2026an ehun urte bete dira Konstituzio Plazan hiriko bandera lehenengo aldiz igo zenetik. Ordura arte, danborrada bakoitzak bandera bat altxatzen zuen bere elkartean. Baina egun batean, “donostiarrok urrats bat gehiago ematea erabaki genuen, emozio horiek guztiak leku eta une bakar batean bilduz”, esan du alkateak.
Geroztik, “komunitatea ospatzen dugu. Garena. Gure sustraiak. Batzen gaituen sentimendua. Festa giroan, nola ez, beti alai!”
1926an, urtarrilaren 19an, antolatu zen lehenengo aldiz gaur ezagutzen dugun bezala Izada. Egun hartan su artifizialak eta ‘Gora Donostia’ mezua zuen kartel argitsu handi bat erabili zituzten.
Urtez urte berritu da tradizioa, belaunaldi bakoitzari egokituz, baina alkatearen arabera “esanahi sakona galdu gabe: umore ona, komunitatea, nortasuna, musika, berdintasuna, tolerantzia eta bizikidetza. Hori guztia da Donostia”.
Hauek izango dira banderaren igoeraren mendeurrenaren elementuak:
Alkatearen esanetan, “Donostia erreferente berriak sortzeko gai da eta donostiarrak harro senti gaitezke. Tenore donostiarraren ahotsa eta San Sebastian eguneko doinuak uztartu ahal izatea zirraragarria izango da”