2026ko Aste Santuan, Lenbur Fundazioak hainbat bisita eta jarduera antolatuko ditu Legazpin.
Apirilaren 3an eta 5ean, Mirandaolako Burdinola martxan jarriko dute. Aizkorriko Parke Naturalaren magalean kokatutako Mirandaolako Burdinolan iraganera bidaiatzeko aurkera izagno da. XVI. mendeko jantziekin, olagizonek burdinaren lanketa zuzenean erakutsiko dute: sua piztuta, hauspo handien laguntzaz burdina 1200 gradutik gora berotzen da eta ondoren mailu erraldoiarekin lantzen da. Ikuskizun ikusgarri honen amaieran, ola-pintxoa dastatzeko aukera izango da: txistorra burdinolako txingarretan, baserriko ogia eta sagardoa.
Horrez gain, egun horietan Chillida Lantoki eta Fabrika ere bisitatu ahal izango dira 11:00etan. Artearen, burdinaren eta industriaren arteko lotura ezagutzeko bisita gidatua. Legazpiko Patricio Echeverria lantegian sortutako eskultura handien atzean egon ziren langileen lana ezagutuko dira. Gainera, industrializazioak Euskal Herrian izan zuen eragina eta bertako lantegietan ekoizten ziren produktu nagusiak ikusiko dira.
Bestalde, Aste Santuko egun guztietan zabalik egongo da Euskal Burdinaren Museoa, Mirandaolako parkean. Burdinak Euskal Herrian izan zuen garrantzia eta haren historia ulertzeko gakoak eskaintzen ditu.