
Lazarraga Kultur Elkarteak kudeatutako IAK – Izaskun Arrue Kulturguneak, 2026ko Udaberrian Jai zikloaren edizio berria antolatu du Aste Santuko oporraldirako. Apirilaren 7tik 12ra, haurrei eta familiei zuzendutako kultura, sormen eta aisialdiko jarduerak eskainiko dira euskaraz.
Zikloaren helburua da oporraldian familientzako topagune bat eskaintzea, kultura, sormena eta ikaskuntza uztartzen dituzten proposamenen bidez.
Udaberrian Jai programazioak honako jarduerak izango ditu:
- Apirilak 7–10 | EURILEKUAK, umeentzako kultur-egonaldia (7–9 urte): Geu Elkartearekin elkarlanean antolatutako goizeko egonaldiak (9:30–13:30). Lau egunez, haurrek euskarazko jolas eta dinamiken bidez kultura, sormena eta dibertsioa uztartuko dituzte.
- Apirilak 7–10 | ROBOTIKA TAILERRA (8–10 urte) Habilitas Creative Play-ren eskutik: Lau saioko tailer honetan parte-hartzaileak robotika hezitzailearen munduan murgilduko dira, material teknologiko desberdinekin esperimentatuz.
- Apirilak 7–10 | ROBOTIKA TAILERRA (10–12 urte) Habilitas Creative Play-ren eskutik: Adin-tarte honetarako egokitutako erronken bidez, parte-hartzaileek robotikaren oinarriak landuko dituzte modu praktiko eta sortzailean.
- Apirilak 11 | POP UP TAILERRA (6–9 urte): Sormen-tailer honetan parte-hartzaileek bi dimentsiotatik hiru dimentsiotara jauzi egingo dute, papera moztuz eta tolestuz mekanismo sinpleak eratzeko. Horrela, paperetik ateratzen diren paisaia eta irudiak sortuko dituzte.
- Apirilak 11 | TXIKI-ZINEMA – MINECRAFT (7 urtetik gorakoentzat): Txiki-zinema zikloaren barruan, Minecraft filmaren proiekzioa eskainiko da haur eta familientzat.
- Apirilak 12 | IPURBELTZ familia ikuskizuna (adin guztientzat): Jolasaren eta umorearen bidez, ikuspegi desberdinak ulertzea eta elkarbizitza lantzea proposatzen duen familia-ikuskizuna.
Jarduera hauen bidez, IAKk oporraldietan euskarazko familia-aisialdirako proposamen kulturalak eskaintzeko apustua indartzen du, sormena, ikaskuntza eta dibertsioa uztartuz. Jarduera guztien izen-emateei eta sarreren erosketei buruzko informazio guztia hemen dago
eskuragarri: https://iak.eus/agenda/