Cargando Eventos

« Todos los Eventos

2026ko San Sebastian Eguna: «Hiru damatxo»

enero 19

Urtarrilaren 19ko gauerdian, San Sebastian egunari hasiera emanez eta Konstituzio Plazaren erdigunetik, Donostiako egun handiko banderaren igoeraren ekitaldi barruan, Kresala konpainiak «Hiru damatxo» izeneko hiru dantza antzezten ditu, 16 dantzarik interpretatutako koreografia programa. Horrela, Kresalak dantza bilduma berri bat iruten du, imajinario sozial eta kolektiboak neguko zikloaren egutegiko erritual baten zati gisa barneratzen duena, denboraz at dantza triptiko txiki gisa ulertuta.

2016an, Donostia Europako Kultur Hiriburu zela eta, Sarriegiren doinu ezagunari buruzko obra bat sortzera gonbidatu zuten Kresala, eta nola ez «Hiru damatxo» izeneko hiru pieza sortu zituen enkarguz, urtebete lehenago Victoria Eugenia Antzokian estreinatutako «Zeruko» obraren jarraipena.

Hasierako dantza simetrikoki interpretatzen da Gipuzkoako kanon logiko, ordenatu eta ortodoxo baten barruan; aitzitik, ekitaldiaren amaierako bi dantzen keinuen aldean, kontraste nabarmena egiten du, antzezpena anplifikatutako imintzioz betetako egitura heterodoxo kaotiko batean, izurrite eta Erdi Aroko gosete ikur sinbolo bihurtuak. Azken batean, opera bufoaren parabola satiriko bat aurkezten dute, jai-girokoa eta ironikoa.

Fitxa artistikoa:

  • Zuz. artistikoa eta koreografia: Faustino Aranzabal
  • Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal
  • Jantzien diseinua eta egitea: Idoia Ibarzabal, Ramon García
  • Burukoak eta atrezoa: Xabier Garate
  • Dantzariak: Claudia Erentxun, Aitor Egaña, June Azpiazu, Enara Lardizabal, Ibai Ochoa De Alaiza, Naroa Conde, Josu Sagardia, Izaro Lozano, Pablo Zurutuza, Irati Martikorena, Harkaitz Ardanaz, Naia Lertxundi, Oier
  • Goikoetxea, Lorea Esnaola, Oier Martikorena, Jone Muniategiandikoetxea, Beñat Lizartza, Marina Arruabarrena, Beñat Sasiain, Maddi Llorente, Manex Lizartza, Lide Muniategiandikoetxea, Leire De La Hoz, Maddi Iriondo
  • Antolatzailea: Donostiako Udala, Donostia Kultura, EITB

Local

Konstituzio Plaza (Donostia) – (Arkupea)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España