Cargando Eventos

« Todos los Eventos

2026ko Udako solstizioa Chillida Lekun: «Itzalak trostan eta galopan»

junio 20

Itzalak trostan eta galopan dantza garaikideko proposamena da udako solstizioa ospatzeko. Erritu garaikide gisa sortzen da non dantza Chillida Lekun hedatzen den, sorkuntzarako eta esperimentaziorako lurralde bizi bihurtzeko. Artistek eta komunitateak museoa zeharkatzen dute aktibatzeko, keinu eta mugimendu bakoitza paisaian eta lekuaren memorian inskribatzen diren bitartean. Prozesuaren helburua dantza praktika bizi gisa babestea da, eta belaunaldi eta gorputz berriekin berriro mugimenduan jarri ahal izango diren partiturak eta materialak sortzea.

Ikuskizunak Hernaniko komunitatearekin tailerren bidez egindako lana ere jasotzen du, Ines Auberten «Iruditeria posibleak» proposamenari lotuta, non herritarren parte-hartzea prozesu sortzailearen parte aktibo bihurtzen den. Jarduera horietan, hainbat kolektibo eta artista integratu nahi dira, elkarlaneko ekosistema anitza sortuz.

Ekainak 20, larunbata
19:30 ate-irekiera

25 €
20€ (museoko urteko txartekarekin) 

Informazio praktikoa:

Ikuskizuna aire zabalekoa dela gogorarazi nahi dizuegu, eta eguraldi iragarpenaren arabera prestatuta joatea gomendatzen dugu. Zure erosotasunerako, mantak ekartzera gonbidatzen zaitugu, ikuskizunaz eserita gozatu ahal izateko eta ikusgaitasuna errazteko.

Museoaren aparkalekuak leku mugatua duenez, autobus anezka bat jarriko dugu martxan Galarretako aparkalekutik eta Errekaldeko geltokitik.

Galarretako aparkalekuak baldintzak aldatu ditu eta orain ordainpekoa da. Kontsultatu tarifak hemen.

Local

Chillida Leku – (Deustu – San Pedro plaza)
Jauregi Bailara, 66
Hernani, Gipuzkoa 040 España