
Bi erakusketa horien dibertsitate artistikoak hainbat gai lantzeko aukera ematen du: espazioa, testurak, pertzepzioa – batzuetan faltsua –, argiztapena, asmamena, natura, arkitektura, koloreak eta horien konposizioa, materiala, mapak, irudimena eta, batez ere, sormena.
Horren guztiaren helburua da txikienak museoarekin modu naturalean ohitzea, adierazteko, prestatzeko, beste batzuekin sozializatzeko eta jolasteko espazio gisa ezagutuz.
Programak 5 aste izango ditu, eta tailer elebidunak (gaztelania-euskara) eta euskarazkoak (soilik) tartekatuko dira. Izen emateak asteka egingo dira, eta aste bakar baterako edo gehiagorako eman ahal izango da izena, aste bakoitzean proiektu desberdinak egingo baitira.
Jarduera hau Imajinazio Artistikoaren Laborategia izeneko zeharkako proiektuaren barruan kokatzen da. Laborategi hori urteko hainbat unetan programatzen da, eta hainbat metodologia eta dinamika -jolasa edo tailerrak- aztertzea du helburu, museoa bisita konbentzionaletik haratago beste esperientzia batzuetatik ezagutzeko.